KARKARAren inkestan parte hartu dutenen %75ek herriko saltoki txikietan egin dituzte erosketak

Karkara 2020ko mai. 22a, 11:11

Atari honetako 53 irakurlek hartu dute parte inkestan, eta honako galderari erantzun diote: Azken asteetan non ari zara egiten erosketak? Jasotako erantzunak apiril bukaeratik maiatzaren 9ra artekoak dira, eta oso gutxik erantzun dute azokan edo Internetez egiten dituztela erosketak.

Azken asteetan non ari zara egiten erosketak? Horixe galdetu dugu webgune honetan erabilgarri jarritako inkestan, eta  53 erabiltzaileren erantzunak jaso ditugu apirilaren 30etik maiatzaren 9ra. Lau erantzunen artean aukeratu dute parte hartzaileek: erosketak azokan, herriko saltoki txikietan, supermerkatuetan ala Internetez egiten dituzten.

Ez da berdinketarako arriskurik egon: 40k erantzun dute herriko saltoki txikietan egin dituztela erosketak azken asteetan; 10 lagunek, supermerkatuetara jotzen dutela esan dute; eta hiruk, berriz, esan dute Internet erabiltzen dutela erosketak egiteko.

Gai zehatzen bati buruzko inkesta betetzea gustatuko litzaizuke? Idatzi proposamena eta bidali karkara@karkara.eus helbidera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!