UKUEren aurrez aurreko zerbitzua martxan izango da astelehenetik aurrera

Arinaldiko bigarren fasean sartzearekin batera abiatuko dute aurrez aurreko arreta zerbitzua. Bestalde, Urola Kostako Udal Elkarteak gogorarazi du garbiguneak zabalik daudela herritar guztientzat, eta aurretiazko hitzorduarekin funtzionatzen jarraituko dute.

 

 

Covid-19 gaitzaren ondorioz sortutako krisi-egoerari erantzuteko, azken asteetan hainbat moldaketa eta zerbitzu-egokitzapen egin ditu Udal Elkarteak. Orain, pixkanaka-pixkanaka, zerbitzu guztiak bere onera itzultzeko lanei heldu die Udal Elkarteak.

Izan ere, unean uneko egoerara egokitzen jarraitzen du Udal Elkarteak. Hala, aurrez aurreko arreta zerbitzua jarriko da martxan konfinamendu-neurriak arintzeko 2. fasean (datorren astelehenetik –maiatzak 25- aurrera).

Azken asteetan jendaurreko jarduera bertan behera geratu ondoren, datorren astelehenetik aurrera, martxan jarriko da UKUEren aurrez aurreko arreta zerbitzua. Edozein kasutan, segurtasun eta prebentzio neurriak bermatzen jarraitzeko, nahitaezkoa izango da herritarrek aldez aurretik hitzordua hartzea.

Ohi bezala, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eskainiko da herritarren arreta zerbitzua. Hitzordua hartzeko edota Udal Elkartearekin harremanetan jartzeko, hauek dira bideak:

Garbiguneak

Zabalik mantenduko dira eskualdeko hiru garbiguneak, baina segurtasun neurriak bermatzen jarraitzeko, herritarrek nahitaez hitzordua hartu beharko dute aldez aurretik.

Eskualdeko garbigune-zerbitzuek ohiko ordutegia mantenduko dute, eta hitzordua hartu ahal izateko deiak ere ordutegi horren barruan egin beharko dira. Alegia;

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30-13:30 / 16:30-18:30
  • Larunbatak: 10:00-12:30

Hauek dira garbiguneetako telefono zenbakiak:

  • Aia-Orioko garbigunea: 943 13 41 39
  • Zarauzko garbigunea: 943 13 50 97
  • Zumaiako garbigunea: 943 86 04 41

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!