Bizipozerainoko bidaia egin du Anjel Lertxundik bere azken nobelan

Amagoia Gurrutxaga / BERRIA 2020ko eka. 12a, 11:10

«10 eta 99 urte bitarteko» irakurleentzat idatzi du 'Haltzaren muinoa'. Uholdeak eramandako arbola baten abenturak kontatu ditu bertan.

Aurrena, zorra izan zen: «Gaztetxoentzako liburu bat egiten nuen egunean, Elkarrentzat izango zela esan nion Xabierri [Mendiguren] duela bost urte». Hurrena, zorigaitza izan zen: «Jacara joan ginen familia osoa, egun tristeak bizi genituela. Han, bilobekin lo egitea egokitu zitzaidan. Ipuina eskatu zidaten, eta nik horretarako batere aldarterik ez». Anjel Lertxundik (Orio, Gipuzkoa, 1948) atera zuen kontaketan hasteko indarra, bada. Bidaiatu nahi lukeen arbola baten ibilerak etorri zitzaizkion, eta, kontaketan aurrera egin ahala, pozik bera ere: «Ipuin luzea kontatu nien bilobei, eta, inoiz ez bezala, ez zidaten lorik hartu, gustura zeudelako. Ipuinak bazuen magia».

Etxera bueltatu bezain laster, lanean hasi zen. «Orain dela urte eta erdi pasatxo ekin nion honi». Iaz bukatu zuen, eta atzo aurkeztu, sarean, etxetik: Haltzaren muinoa. «Abentura liburu bat, ezohikoa». Elkar etxearekin eman du, duela bost urte Xabier Mendigureni emandako hitza betez; Antton Olariagaren ilustrazioekin.

Ibai baten ondoko muinoan bizi den haltza da nobelako protagonista. Uholdeak muino puska bat eramango du ibaian behera, eta han joango da, lokatz eta guzti, haltza ere, beti amestutako bidaian. Artikulua irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!