Enpresa eta establezimenduen beharrak identifikatu nahi ditu UKUEk, ikerketa baten bidez

Karkara 2020ko eka. 17a, 16:29

Ikerketaren helburu nagusia da epe ertaineko estrategiak eta ekintza-lerroak diseinatzea.

Etengabe aldatzen ari da ingurune ekonomikoa, gero eta azkarrago: teknologia berriak, merkatuaren joerak… Horretaz jabetuta, Udal Elkarteko Garapen Agentziak ikerketa bat abiatu du, eskualdeko enpresa eta establezimenduen gaur egungo egoera ezagutzeko eta dauzkaten beharrak identifikatzeko. Helburua da, ikerketa horren ondoren, epe ertaineko estrategiak eta ekintza-lerroak diseinatzeko datuak lortzea. Ikerketak hiru esparru funtsezko izango ditu oinarri:

  • Zaintza teknologikoa
  • Adimen lehiakorra
  • Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B).

Galdetegiak online eta telefono-deiak

Diagnosia osatzeko, Garapen Agentziak urteetan pilatutako esperientzia eta datuez gain, bi bide erabiliko ditu, nagusiki.

Batetik, azterketan parte hartu nahi dutenentzat, galdetegi batzuk jarri ditu eskuragarri eta eskualdeko enpresei eskatzen die tarte bat hartu eta betetzeko:

  • 10 langile baino gutxiago dituzten jarduerei bideratutako galdetegia
  • 10 langile baino gehiago dituzten jarduerei bideratutako galdetegia

Bestetik, orain hasi eta uztailaren bukaera bitartean, zuzeneko telefono-deiak egingo dizkiote hainbat enpresa eta establezimenduri.

Argibideak eta izen-ematea

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!