Laurgaingo eta Lusarbeko aisialdi guneetan hondakin asko pilatzen dela salatu dute

Karkara 2020ko eka. 23a, 09:55

'Normaltasun berria' indarrean sartzearekin batera, jende asko ibili da aisialdi guneetan, eta aurreneko asteburuaren ondoren hondakin asko geratu da botata.

Azken egunotan egindako argazki hauetan ikus daitekeen modura, hondakin asko geratu da botata asteburua bukatutakoan Orioko eta Aiako aisialdi guneetan.

Laurgainen askotan errepikatzen da irudia, batez ere uda garaiko asteburuetan. Gainera, hondakinek basurdeak erakartzen dituzte; horiek zabor poltsetan sartzen dute muturra, eta sakabanatuta uzten dituzte era guztietako plastikoak eta bestelako zakarrak. Gero, haizearen ondorioz, are gehiago sakabanatzen dira. Laurgaingo gunearen erabiltzaile batek salatu duenez, erakundeek ez dute beregain hartzen guneak garbitzeko ardura, eta "lotsagarria" da natur parke batean halakoak gertatzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!