Haur eramaileen inguruko doako tailerra antolatu du Sinergiak hilaren 16rako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 10a, 11:15

Nerea Bordagarai haur eramaileen hezitzaileak eskainiko du tailerra; ostegunean izango da, 10:30ean hasita.

Datorren ostegunean, tailer teoriko-praktikoa eskainiko du Nerea Bordagarai haur eramaileen hezitzaileak, Sinergia fisioterapia zentroan. Saioan, gurasoen zalantzak argitzeaz gain, erakutsiko du haurraren eta helduaren posizio naturala errespetatuz haurra altzoan egoki eramaten; baita, merkatuko haur eramaileen artean aukeraketa egiten ere, familien beharretara eta bizitza estilora egokien moldatzen den haur eramailea aurkitu dezaten. Horrez gain, zoru pelbikoa babesteko korapiloak ere izango ditu hizpide.

Tailerra ostegunean izango da, 10:30ean hasita, eta doakoa bada ere, parte-hartzaileek bost euroko fidantza ordaindu behar dute izena ematerakoan. Dena dela, saioa amaitutakoan itzuli egingo zaie fidantza. Hala, tailerrean parte hartu nahi dutenek, info@urruma.eus posta elektronikora idatzi edo 621 337 541 telefono zenbakira Whatsapp mezua idatzi dezakete.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!