Emakumeen Harri-jasotze Txapelketako finala izango du gaur jokoan Udane Ostolazak

Julene Frantzesena-Mailo Oiarzabal 2020ko abu. 2a, 10:42

Aiako probalekuan jokatuko da, 18:00etatik aurrera, eta Virginia Finol eta Karmele Gisasola Zelai III.a izango ditu lehiakide.

Emakumeen Harri-jasotze Txapelketako finalean lehiatuko da Udane Ostolaza gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Aiako probalekuan. Virginia Finol iruindarra eta Karmele Gisasola Zelai III.a mallabiarra izango ditu lehiakide. Hain zuzen ere, finalean ariko diren hiru kirolari horiexek dira txapelketa honetan parte hartu duten bakarrak; finalaren aurreko bina saio egin ditu bakoitzak, bakarka.

Hiru harrirekin egingo dituzte lanak: zilindroa, kubikoa eta bola altxatuko dituzte. Bada, ordea, berezitasun aipagarri bat emakumeen finalari dagokionez: Finolen eta Zelai III.aren hiru harriek 63 kiloko pisua izango dute, eta Ostolazaren harriak, berriz, 50 kilokoak izango dira. Ostolazaren adina kontuan hartuta ezarri dute harrien pisuan alde hori. Orain arte erakustaldiak eta marka ahaleginak egin ondoren, hau da 14 urteko oriotarraren ibilbideko lehen txapelketa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!