Gorka Etxeberria bigarren izan da Igeldoko Harriarekin

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 9a, 11:15

Txapelketa irabazteko faborito nagusia zen Jokin Eizmendi, eta atzo arratsaldean ez zuen hutsik egin. Igeldoko Harriko txapela seigarrenez jantzi zuen harri-jasotzaile zarauztarrak, 14 jasoaldi lortuta, Donostiako Trinitate plazan. Joseba Ostolaza Harri Eskolako kideek benetan lan txukuna egin zuten atzokoan.

Eizmendik ez zuen areriorik izan; bigarren eta hirugarren posturako lehia, ordea, borrokatuagoa izan zen. Izan ere, lau partaide ibili ziren oso-oso paretsu. Bigarren postua Gorka Etxeberria oriotarrak eskuratu zuen, 12 jasoaldirekin

Hirugarren posturako, baina, hiru lagun geratu ziren berdinduta 11na altxaldirekin: Mikel Lopetegi Urra zarauztarra, Xabier Peñagarikano Peña aizarnazabaldarra eta Imanol Illarramendi Kortaberri aiarra. Jasoaldietan berdinketa ematen bada, kilo gutxien duen kirolaria gailentzen da, beraz, Urrarentzat izan zen hirugarren tokia.

Ondorengo bi sailkatuak ere, Aimar Galarraga oriotarra eta Beñat Telleria, haiengandik oso gertu ibili ziren, bakoitza 10na jasoaldirekin.

SAILKAPENA

1. Jokin Eizmendi: 14 altxaldi

2. Gorka Etxeberria: 12. altxaldi

3. Mikel Lopetegi Urra: 11 altxaldi

4. Imanol Illarramendi Kortaberri: 11 altxaldi

5. Xabier Peñagarikano Peña: 11 altxaldi

6. Beñat Telleria. 10 altxaldi

7. Aimar Galarraga: 10 altxaldi

8. Alesandro Merlo: 8 altxaldi

9. Jagoba Otaegi: 4 altxaldi

10. Goenatxo III.a: 3 altxaldi

Argazkiak: Ibon Errazu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!