Koronabirus kasu berri bat atzeman dute Aian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abu. 19a, 13:52

Eskualdeko datuei dagokienez, azken orduetan hemezortzi kasu berri atzeman dituzte, guztira.

Osasun Sailak jakinarazi ditu dagoeneko Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azken orduetan izan diren koronabirus datuak, baita herrikakoak ere. Hala, zehaztu dute COVID-19 kasu berri bat atzeman dutela Aian, azken zazpi egunetan antzeman duten lehenengoa, hain zuzen ere. Orion, berriz, ez dute kasurik atzeman azken astean.

Eskualdeko datuei dagokienez, gaur hemezortzi kasu berri atzeman dituzte, guztira –Azpeitian bederatzi, Zarautzen bost, eta Zumaian, Aian, Aizarnazabalen nahiz Azkoitian bana–. Hala, Azpeitia izan da eskualdean positibo gehien detektatu dituzten herria. Hain zuzen ere, Alde Zaharreko koronabirus agerraldiari lotutako beste bederatzi kasu atzeman ditu Osasun Sailak –joan zen ostegunetik 103 kasu, zehazki–.

510 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 510 kasu atzeman dituzte azken orduetan, atzo baino gehiago. Araban 86 kasu, Bizkaian 316 eta Gipuzkoan 81 zenbatu dituzte, eta etxebizitza hiru lurralde horietatik kanpo duten beste 27 lagunek ere eman dute positibo PCR proban. Atzo 90 lagun ospitaleratu zituzten hiru lurraldeetako ospitaleetan –guztira, 168 daude ospitaleratuta–, eta gaur egun hemeretzi pertsona daude ZIUn.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!