143 positibo atzeman dituzte Gipuzkoan azken orduetan

Julene Frantzesena 2020ko abu. 23a, 15:48

Herriz herriko daturik ez du eman gaur Jaurlaritzak, asteburuetan ez baitu jakinarazten.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dituzte dagoeneko azken orduetako koronabirus datuak. Hego Euskal Herrian 766 positibo detektatu dituzte azken orduetan; atzo baino hogei gehiago. Gainera, 88 urteko emakume bat hil da Nafarroan, koronabirusak jota.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.358 PCR proba egin zituen Osakidetzak atzo, eta horietatik 661 lagunek eman dute positibo; hau da, %8,9k. Bizkaian atzeman dituzte kasu gehien, 388; Gipuzkoan, 143; eta Araban 126. Gainera, hiru lurralde horietatik kanpo bizi den pertsona batek ere eman du positibo. Nafarroan, berriz, 105 kasu zenbatu dituzte.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 35 lagun ospitaleratu dituzte COVID-19a dela eta, eta 21 lagunek jarraitzen dute hiru lurralde horietako ospitaleetako ZIUetan –atzo baino bi gutxoago–. Nafarroan, berriz, hiru lagun ospitaleratu dituzte azken orduetan.

Herriz herriko daturik ez du eman gaur Jaurlaritzak, asteburuetan ez baitu jakinarazten.