Orion bi koronabirus positibo atzeman dituzte azken orduetan; Aian, bakarra

Gorka Zabaleta 2020ko abu. 26a, 14:40

Urola Kostako hamasei kasu berrietatik sei Zarauzkoak dira. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 700 dira positibo berriak, bezperan baino nabarmen gehiago.

Azken 24 orduetan Zarautzen agertutako sei kasuez gain, Orion, Zumaian eta Azpeitian bina izan dira eta Aian, Aizarnazabalen, Azkoitian eta Zestoan bana.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan igoera nabarmena izan da atzoko datuekin alderatuta. Izan ere, 477tik 700era igo da PCR proban positibo eman dutenen kopurua: 363 Bizkaian, 215 Gipuzkoan eta 96 Araban. Gainera, hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren 26 lagunek ere eman dute positibo proban. Atzo, guztira, 8.355 proba egin zituen Osasun Sailak, bezperan baino ia 3.000 gehiago.

Ospitaleratutako gaixoen kopurua, aldiz, jaitsi egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 205 ziren atzo eta gaur 197 dira. ZIUn dauden lagunak, ordea, 30 dira, atzo baino bat gehiago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!