Orion koronabirus kasu bat atzeman dute azken orduetan

Andoni Elduaien 2020ko ira. 9a, 13:37

Zortzi kasu atzeman ditu Osasun Sailak eskualdean. Zarautzen, Azpeitian, Orion eta Zumaian zenbatu dituzte kasu horiek. Atzo guztira 9.906 PCR proba egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, herenegun baino 3.070 PCR gehiago.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak beste zortzi kasu positibo berri atzeman ditu PCR probetan, atzo baino bat gehiago. Zarautzen bost kasu zenbatu dituzte, eta bana Azpeitian, Orion eta Zumaian. Eskualdeko gainerako herrietan, berriz, ez da kasu berririk agertu.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bestalde, gora egin du kasu positibo berrien kopuruak. Herenegun 397 positibo atzeman zituen Osakidetzak, baina atzo 264, 661 kasu positibo guztira. Dena den, atzo guztira 9.906 PCR proba egin zituen Osakidetzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, herenegun baino 3.070 PCR proba gehiago.

Lurraldeka, Bizkaian atzeman dituzte positibo gehien: 312. Gipuzkoan, berriz, 240 zenbatu dituzte, eta 97 Araban. Hiru lurralde horietatik kanpo bizi diren beste hamabi lagunek ere positibo eman dute probetan, ordea. Gaur egun 247 lagun daude ospiraleratuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan, eta horietatik 52 daude ZIUn. Atzoko datuen arabera, 53 lagun ospitaleratu zituzten hiru lurralde horietako ospitaleetan.

Azpimarratu behar da, era berean, abuztuaren 31tik irailaren 6ra 31 lagun hil zirela Araban, Bizkain eta Gipuzkoan COVID-19 gaitzari zuzenean lotutako arrazoiengatik. RO indizea, berriz, 1,02 da Osasun Sailaren arabera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!