Biharko alerta laranja ezarri dute itsasaldeko arriskuagatik, eta horia euriagatik, haizeagatik eta kostaldeko inpaktuagatik

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 24a, 15:51

Segurtasun Sailak 06:00etatik 21:00etara ezarri du alerta laranja itsasaldeko arriskuagatik nabigaziorako. Bestalde, alerta horiak ere aktibatuko ditu kostaldeko inpaktuagatik, prezipitazio handi eta iraunkorragatik, eta haizeagatik. Tenperaturak ere nabarmen egingo du behera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatuko du bihar, 06:00etatik 21:00etara bitartean, nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik. Bestalde, kostaldean alerta horiak ere indarrean egongo da bihar; haizeagatik, prezipitazio handiagatik, prezipitazio iraunkorragatik eta kostaldeko inpaktuagatik.

Euskalmeten esanetan, ipar mendebaldeko haizeak joko du, eta ondorioz, nabarmena izango da tenperaturaren jaitsiera. 12-16ºC artekoak izango dira tenperatura maximoak. Gainera, haize-boladek 100km/h-ko abiadura gainditu dezakete kostaldean. Prezipitazioei dagokienez, Zaparrada trumoitsuak botako ditu, ertainak nahiz handiak. Kostaldeko inpaktuari ere egin diote azpimarra: 5-6 metro ingurukoa izango da olatuen altuera adierazgarria.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!