Sarek bertan behera laga ditu asteburuko mendi irteerak, eguraldi iragarpen txarragatik

Karkara 2020ko urr. 1a, 17:34

Atzeratu egin dute data, eta 2021eko maiatzaren 8an gauzatuko dituzte euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko antolatutako mendi irteerak. Dena den, larunbatean elkarretaratzeak deitu ditu Sarek herriz herri.

Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzea eskatzeko, #650Tontor egitasmoa zuen antolatuta Sarek larunbaterako. Eguraldi kaskarra iragarri dutela eta, baina, bertan behera utzi dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan egitekoak ziren mendi irteerak. Dena den, atzeratu egin dute data; hain zuzen ere, 2021eko maiatzaren 8an gauzatuko dute, Sarek azaldu duenez.

Mendi irteerak egingo ez badituzte ere, larunbatean herrietan elkarretaratzeak deitu ditu Sarek. Herriz herri egingo dituzte kontzentrazioak 12:00etatik 13:00etara bitartean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!