111 positibo berri atzeman zituzten atzo Gipuzkoan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 4a, 13:55

8.227 PCR proba egin zituzten, guztira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun zentroetan, eta Bizkaia izan zen kasu positibo gehien bildu zituen lurraldea, 165, hain zuzen ere.

Osakidetzak jakinarazi duenez, atzo 8.227 PCR proba egin ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun zentroetan, eta 318 positibo atzeman zituzten, aurreko egunetan baino ehun bat COVID-19 kasu gutxiago. Bizkaia izan zen kasu positibo gehien bildu zituen lurraldea, 165, hain zuzen ere. Gipuzkoan, berriz, 111 koronabirus kasu hauteman zituzten, eta Araban, aldiz, 41. Horrez gain, hiru lurraldeetatik kanpo bizi den beste pertsona batek ere eman zuen positibo.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 26 lagun ospitaleratu ziren atzo COVIDaren ondorioz, eta koronabirusarekin kutsatutako 56 pertsona daude ZIUn.

Astelehenean emango dituzte herriz herriko datuak eta RO indizea

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!