Nekazaritzako ibilgailuen aldizkako ikuskapenak (IAT) egiteko data berriak zehaztu dituzte

Juan Luis Romatet 2020ko urr. 6a, 13:41

Orion eta Aian azaroaren 5ean eta 6an izango dira ikuskapenak, eta inguruko auzo eta herrietako datak ere zehaztu dituzte. Unitate Mugikorra zehaztutako egun eta tokietan bakarrik egongo dela azpimarratu dute.

Alarma-egoera dela eta nekazaritzako ikuskapenen kanpaina ohiko egunetan egitea ezinezkoa izan denez, nekazaritzako ibilgailuen aldizkako ikuskapenak (IAT) jarraian zehazten diren egun eta lekuetan egingo direla:

EGUNA

ORDUA

HERRIA

TOKIA

Urriak 26

09:00

Itziar

Industrialdea, Carrocerías Noiaren ondoan

Urriak 30

09:00

Zumaia

Iparragirre baserria, Oikia auzoa

Azaroak 2

09:00

Zumaia

Urola plaza kalea, Autos-Zumaiaren ondoan

Azaroak 3

09:00

Zestoa

Iraeta futbol zelaia

Azaroak 3

12:00

Zestoa

Pol. Ind. Sansieneta, autopista irteeran

Azaroak 4

09:00

Zarautz

Abendaño

Azaroak 4

12:00

Elkano auzoa

Plazan

Azaroak 5

09:00

Orio

Arraun Elkartearen inguruan

Azaroak 5

12:00

Aia

Eroski eremuan, aparkalekuan

Azaroak 6

09:00

Getaria

Viveros San Antónen ondoan

Azaroak 6

13:00

Aizarnazabal

Plazan

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!