Landa eremuko emakumeen egunaren bueltan jardunaldi birtuala antolatu dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 8a, 14:32
Hitzez emakume baseritarren elkarteko kideek parte hartu zuten ikastaroa. Artxiboko argazkia.

Zenbait emakume adituk gaurkotasun handiko hainbat gai aztertuko dituzte, landa inguruneko emakumeen testuinguruan, eta hilaren 15ean, mahai-ingurua egingo dute.

Urriaren 15ean Landa Inguruneko Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta horren inguruko jardunaldi birtuala antolatu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak. Orain arte Euskal Herriko emakume baserritarren elkarteetako kideak urriaren 15ean bildu egin izan dira, landa eremuko emakumeen eguna ospatzeko, tartean Hitzez Urola Kostako emakume baserritarren elkarteko kideak. Aurten, ordea, COVID-19ak sortuta egoera dela eta, jardunaldi birtuala antolatzea erabaki dute. Atzo abiatu zuten ekimena, eta hilaren 14ra bitartean zenbait emakume adituk gaurkotasun handiko hainbat gai aztertuko dituzte, landa inguruneko emakumeen testuinguruan. Hitzaldiak internet bidez ikusteko aukera dago Hazi erakundearen atari digitalean.

Bestalde, urriaren 15ean, hizlari horiek mahai inguru batean parte hartuko dute, egungo krisiari eta horren ondorioz landa inguruneko emakumeentzat aldaketarako sortu diren aukerak hizpide izanez. Mahai-inguru hori zuzenean jarraitzeko esteka posta elektronikoz bidaliko zaie aurrez izena ematen duten herritarrei. Eman izena lotura honetan.

EGITARAUA

Urriaren 7tik 14ra honako hitzaldi hauek egongo dira ikusgai:

  • María Olarte: "Nire ekintzaile trebetasunak, ahalduntze pertsonaletik".
  • Silvia Piris: "Askotarikoak eta elkarrekin garaiezinak garelako. Emakumeen partaidetza soziopolitikoa landa ingurunean".
  • Ana Elosegi eta Olatz Berastegi: Bakardadearekin batera bizitzea. distantziamenduari aurre egiteko gakoak: indibidualetik kolektibora".
  • Beatriz García: "Emakume Nekazarien Estatutua. Nekazaritza- sektorean garatzea".

Urriaren 15ean
- 11: 00etan, mahai-ingurua eskainiko da zuzenean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!