Autobus zerbitzuetan aldaketak eragingo ditu bihar txirrindularien Espainiako itzuliak

Andoni Elduaien 2020ko urr. 19a, 13:32
Espainiako Vuelta Oriotik igaro zen 2016an.

13:00etatik 17:00etara bitartean trena erabiltzea gomendatu du Lurraldebusek, autobus zerbitzuan izan daitezkeen atzerapenek eragozpenik sor ez dezaten.

Bihar, asteartea, txirrindularien Espainiako Vuelta eskualdetik igaroko da. 14:00 aldera espero da txirrindulari proba Orion, eta herritik Zarautz, Getaria, Zumaia (14:22an espero da pasako dela), Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia zeharkatuko ditu tropelak. Ondorioz, trafikoan ez ezik, aldaketak eragingo ditu Lurraldebusen autobus zerbitzuetan. Hainbat autobus linea ez dira aterako Vueltaren eraginez, eta beste hainbatetan aldaketak eragin ditu. 

Kostako lineei dagokionez, Lurraldebusek ez du zerbitzurik ezeztatzea aurreikustean, baina 13:00etatik 17:00etara bitartean atzerapenak edo aldaketak egon daitezkeela iragarri du. Denbora tarte horretan trena erabiltzea ere gomendatu du. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!