Igande goizaldean izango da neguko ordu aldaketa

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urr. 19a, 14:41

Europako Komisioa ordu aldaketarik ez egiteko aukera aztertzen ari da oraindik. Antza, 2021ean hartuko dute erabakia.

Urrian ere egin dugu aurrera, eta urtero bezala, gainean dugu neguko ordu aldaketa. Ohi bezala, urriko azkeneko asteburuan izango da, larunbatetik (urriak 24) iganderako (urriak 25) gauean, hain zuzen. Hala, igande goizaldeko 03:00etan ordubete atzeratuko da ordua, eta 02:00ak izango dira. Aurrerantzean, beraz, lehenago argituko du egunak goizean, eta lehenago ilunduko du arratsaldean.

Izatez, argi naturala aprobetxatzeko eta energia aurrezteko egiten dira ordu aldaketak, baina auziak hautsak harrotu ditu azkeneko urteetan. Europako Komisioak 2018an proposatu zuen 2019an aldatzea orduak azkeneko aldiz, baina azkenean, 2021. urtera atzeratu zuten erabakia. Hortaz, aurten ere udako nahiz neguko ordutegi aldaketak izango dira, baina baliteke azken urtea izatea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!