Nekazaritzako ibilgailuei azterketa teknikoa egiteko aukera izango da azaroaren 5ean

Karkara 2020ko urr. 19a, 19:48

Osasun krisiaren ondorioz, ezin izan dira egin azterketak ohiko datetan. Aurten, Arraunetxen egingo dira.

Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra Arraunetxen izango da azaroaren 5ean, 09:00etatik aurrera, nekazaritzako ibilgailuei azterketa teknikoak egiteko. Horretarako, ez da aurrez txandarik hartu behar, esandako egun eta orduan Arraunetxera azaltzea nahikoa izango da. Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute eta azterketa egiteko tarifa ordaindu.

Azterketa tekniko ibiltariak

Baserrietan erabiltzen diren ibilgailuek azterketa teknikoak pasa behar izaten dituzte aldian behin, gainontzekoen antzera. Lehenengoa, 8 urte betetakoan; 16 urtera arte bi urtean behin, eta zaharragoek, urtero. Halakoak egiten dituzten tailer bereziak daude, hurbilena Bergaran. Orain bospasei urte unitate mugikor bat eratu zen han, eta orduz geroztik, herririk herri ibiltzen dira aurrez zehaztutako egutegiaren arabera

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!