Zozketa: Errigorako bi saski zozkatuko ditu KARKARAk bazkideen artean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 3a, 08:39

Azaroaren 12ra bitartean egin daitezke Nafarroako hegoaldeko uztako produktuez osatutako saskien eskaerak www.errigora.eus webgunean

Errigorak udazkeneko kanpaina abiatu du, eta azaroaren 12ra bitartean egin daitezke Nafarroako hegoaldeko uztako produktuez osatutako saskien eskaerak www.errigora.eus webgunean. Errigorak bazkideen artean zozkatzeko bi otar eskaini dizkio KARKARAri eta ostiralera bitartean zozketan parte hartzeko aukera izango dute bazkideek.

Kaxa berdea honako jakiz osatuta dago: txitxirioak, ardo-ozpina, oliba-olio birjina estra, barazki-menestra, pasta, orburuak, pikillo piperrak, arroza, zainzuri zuriak, botila ardoa, udare-zukua eta Seaskako egutegia. Eta kaxa beltzak honako osagaiak ditu: Orburuak, pikillo marmelada, pikillo piperrak, zainzuri zuriak, teilak, tomate frijitua, mertxika almibarretan, oliba-olio birjina estra, kardua, mahats-zukua, botila ardoa, piper-mamia eta Korrikaren katilua.

Zozketan parte hartu nahi duten KARKARAko bazkideek mezua bidali behar dute karkara@karkara.eus e-postara, ERRIGORA SASKIAK izenburupean, edo 688 85 96 82 zenbakira deitu. Mezuan izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia zehaztu behar dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!