[Eguneratua] Ireki dute N-634 errepidea, eta autoak normaltasunez ari dira joan-etorrian

Iñigo Gaiton / Onintza Lete 2020ko aza. 10a, 08:16

Argazkia: Onintza Lete

07:35ak aldera ezbeharra izan da zubian, N-634 errepidean bi autok elkar jo eta gero. Errepidea itxita egon da ia ordubetez, eta ilara luzeak egon dira herritik ateratzeko, istripua gertatu eta hurrengo hamabost minutuetan.

07:35ak aldera, bi autok elkar jo dute herriko sarreran, zubiaren parean.

Horren ondorioz, herritik ateratzen ari ziren autoek gelditu egin behar izan dute, eta azaldu dutenez, trafikoa geratuta egon da hamabost minutuz. Gero, hamabost minutura, Dike aldeko semaforoan Donostialdera zihoazen autoeei joaten uzten hasi dira.

N-643 errepidea ia ordubete egon da itxita bi noranzkoetan, ezbeharra gertatu den tokian.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!