Plazen geroak iraun dezan

Mikel OrbaƱanos Iribar / Berria 2020ko aza. 10a, 09:37

Herri kirolek ikusgarritasun gutxi dutela eta, mundu txiki horretan dabiltzanek lan handia dute etorkizuna bermatzeko. Etxetik transmisioa jaso dutenetatik harago, oihartzun handiagoa sortzeko eta gazteak erakartzeko xedez, Euskal Herri osoan badira han-hemenka sortu diren herri-kirol eskolak.

Herri kirolak Euskal Herriaren identitatearen parte diren arren, isiltasunera kondenatuta daude askotan. Hain zuzen, mundu txiki horretan dabiltzanek nahiko lan izaten dute herri kirolen izenari eta izanari eusteko. Izan ere, beste kirolen aldean, zarata eta oihartzun txikia sortzen dute. Bada, gazteak erakartze aldera, eta jarraipena emateko xedez, herri kiroletako eskolak sortu dira han-hemenka.

OSTOLAZA HARRI ESKOLA
Taldean are errazagoa

Joseba Ostolazak (Zestoa, Gipuzkoa, 1973) aitarengandik Agustin Ostolaza jaso zuen harriarekiko zaletasuna. 12 urte zituela altxatu zuen lehen harria. «16 urterekin, 200 kiloko harria jasotzera iritsi nintzen». Ibilbide ezin oparoagoa izan zuen Zestoako Arroa Goia auzoan jaiotako harri jasotzaileak. Erretiroa gertu ikusten zuenez, 2015ean, Aiako (Gipuzkoa) Santio auzoan zuen garajea harri eskola bilakatu zuen, gaztaroan lortutako garaipenez atonduta, noski. «Harri jasotzea betidanik izan da kirol bakartia. Eskolari esker, harri jasotzaileok elkarren arteko batasun handiagoa izaten dugu, eta jarraitzeko beti errazagoa izaten da».

Irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!