Idoia Asurmendi 'Ido' musikariak kontzertua emango du Arraunetxen hilaren 20an

Karkara 2020ko aza. 12a, 15:05

Kontzerturako sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, 2 euro ordainduta. 19:00etan izango da emanaldia, ostiralarekin. 

Idoia Asurmendi «Ido» abeslari aramaioarrak kantaldia egingo du Orion azaroaren 20an, ostiralarekin. Kontzertua 19:00etan izango da, Arraunetxeko aretoan.

Aforo-mugak direla-eta, 80 sarrera daude saltzeko eta dagoeneko erosi daitezke kultur etxean. Pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez.

Ido abeslaria

Idoia Asurmendiri etxetik datorkio musika-zaletasuna. Txikitan hasi zen Aramaion, etxeko musika-instrumentuekin esperimentatzen. Aisialdia ere horretan eman du urte luzez, abesbatzatan parte hartuz, piano-ikasketak eginez… Gaur egun Musikenen ikasten ari da, pedagogiako espezialitatean.

Duela urte batzuk hasi zen inguruko herrietan kontzertuak ematen bakarlari bezala. Hasieran, pop-rock eta soul estiloko abestien bertsioak egiten zituen, baina orain bere kantu propioak ere abesten ditu.

Orioko kontzertuan beste hiru musikarirekin batera arituko da.