Organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekitzeko txartela erabili behar dela gogoratu dute udalek eta UKUEk

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 8a, 08:35

UKUEk herritarrei gogorarazi die hondakin bakoitza dagokion edukiontzian utzi behar dela eta erabat debekatuta dagoela hondakin-poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea.

COVID-19aren izurria lehertu zenean, Urola Kostako Udal Elkarteak edukiontziak irekitzea erabaki zuen martxoan. Urrian, berriz, hondakinak biltzeko zerbitzua berrantolatzen hasi zen eta, horren ondorioz, organikoaren eta errefusaren edukiontziak berriro ixtea eta, lehen bezala, txartel bidez irekitzeko moduan uztea erabaki du.

Hala, udal elkarteak eskatu die herritarrei hartutako neurriak errespetatzeko eta betetzeko, eta gogoratu du hondakin bakoitza dagokion edukiontzian utzi behar dela eta erabat debekatuta dagoela hondakin-poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea. "Erantzukizunez jokatzeko garaia da: guztion osasuna babesteko modu bakarra da-eta; baita bilketa zerbitzuko langileena ere", adierazi dute.

Etxe bakoitzak bere txartela
Edukiontziak irekitzeko erabiltzen den txartela etxebizitza bakoitzari dagokio, eta etxe horri dagokion hondakin-guneko edukiontziak bakarrik irekitzen ditu. Txartela galdu edo hondatuz gero, berri bat eskatu behar da udaletxean edo Udal Elkartean; 943-13 11 44 telefono zenbakira deituta edo hondakinak@urolakosta.eus helbidera idatzita.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!