Positibo bat atzeman dute Orion azken egunetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 8a, 16:38

Atzo, bederatzi kasu detektatu zituen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eskualdean, eta herri guztietan itzalita dago semaforo gorria.

Oraindik COVID-19a inguruan badabil ere, datuek itxaropentsu egoteko arrazoiak ematen dituzte. Atzo, esaterako, bederatzi kasu detektatu zituen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eskualdean, eta herri guztietan itzalita dago semaforo gorria.

Zarautzen izan zituzten kasu gehien, sei, eta kasu bana Orion, Azkoitian eta Azpeitiann. Eskualdeko beste zazpi herrietan, ordea, ez zuten positiborik atzeman.

100.000 biztanleko azken hamalau egunetako kasu metatuei dagokionez, berriz, eskualdeko herri guztietan itzali dute semaforo gorria, eta Azkoitia hori kolorera pasa da egun bakarrean. Azpeitiak eta Zarautzek laranja kolorez jarraitzen dute, eta Orio eta Zumaia horiz, Azkoitiarekin batera.

Hego Euskal Herriko datuak aztertuta, positibo kopuruak behera egin du, 430 positibo zenbatu baitzituzten herenegun: 81 Araban, 140 Bizkaian, 145 Gipuzkoan eta 61 Nafarroan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!