Murakami87 izan da nagusi Egunean Behin jolaseko Karkara taldean

Karkara 2020ko abe. 21a, 10:53

402 herritarrek hartu dute parte Karkarak Egunean Behin aplikazioan duen taldean. Murakami87 erabiltzaileak 2.759,07 puntu eskuratu ditu. Ekain sagardo ekologiko kaxa bat eskuratuko du.

 

Amaitu da bostgarren denboraldia Codesyntaxek garatutako Egunean Behin aplikazioan. Oraingo honetan 402 lagunek hartu dute parte karkarako taldean eta, aste guztietako emaitzak kontuan hartuta, Murakami87 izan da puntu gehien bildu dituen erabiltzailea. 2.759,07 punturekin.

Bigarren postua, Amets erabiltzaileak eskuratu du, 2.744,89 punturekin. Atzetik jarraitzen dio 2.717,75 punturekin Igonek eta laugarren postuan berriz Aitor erabiltzea geratu da, 2.642,36 punturekin.

Ekain sagardo ekologiko kaxa bat eskuratuko du irabazleak. Saria eskuratu ahal izateko, posta elektronikoz mezu bat bidali beharko du karkara@karkara.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin. 

Gabonetako oporrak hartu dituzte Egunean Behin aplikazioko garatzaileek, baina iragarri dute bueltan izango direla datorren urtean.