Datozen egunetan aldaketak izango dira hondakin bilketan

Karkara 2020ko abe. 23a, 09:33

Urola Kostako Udal Elkarteak jakinarazi duenez, jaiegunetan ez bilketarik egingo.

Urola Kostako hondakin bilketan aldaketak izango dira datozen egunetan. Urola Kostako Udal Elkarteak jakinarazi duenez, ostiralean, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da hondakinik bilduko.

Jaiegun horietan ere ez da puntuz puntuko bilketa-zerbitzurik izango merkataritza, ostalaritza eta zerbitzutako establezimenduentzat, eta kaleko hondakin-guneetan ere ez da bilketarik egingo.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!