160 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Gipuzkoan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 24a, 13:58

Hego Euskal Herrian 551 kasu berri hauteman zituzten atzo: 181 Bizkaian, 160 Gipuzkoan, 124 Nafarroan eta 79 Araban.

Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailek jakinarazi dituzte atzo atzeman zituzten koronabirus kasuak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira,  9.542 test diagnostiko egin zituzten, eta, horietatik, 427 positiboak izan ziren, % 4,5, hain zuzen ere. Lurraldeka Bizkaian atzeman zituzten kasu gehien,181; 160 izan ziren Gipuzkoan eta 79 Araban. Horrez gain, beste zazpi kasu hauteman zituzten autonomia erkidegotik kanpo bizi diren herritarren artean.

Nafarroan, aldiz, 1.949 test egin zituzten [1.1.62 PCR proba eta 787 antigeno proba] eta horietatik 124k eman zuten positibo, %6,4. Gainera, zehaztu dute Erresuma Batutik iritsitako 71 laguni egin zietela PCR proba.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 41 pertsona ospitaleratu ziren atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta kutsatuta dauden 85 pertsona ZIUn daude. Nafarroan, bestalde, atzo bost lagun ospitaleratu zituzten, eta horietatik bi ZIUn daude.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!