Tren zerbitzuan aldaketak izango dira Urtezahar gauean eta Urteberri egunean

Juan Luis Romatet 2020ko abe. 27a, 15:53

Gabon Gau eta Eguberri egunean egin zuen bezala, Euskotrenek tren zerbitzuak murriztuko ditu abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean. Urtezahar gauean lehenago amaituko dira zerbitzuak, eta beranduago hasi Urteberri egunean.

Abenduaren 31n, Urtezahar gauean, hauek izango dira azken tren zerbitzuak:

Donostia-Bilbo

  • 18:20 (18:44 Aia-Orion) eta 18:50 (19:14 Aia-Orion)

Donostia-Zumaia

  • 19:20 (19:44 Aia-Orion) eta 19:50 (20:14 Aia-Orion)

Bilbo-Donostia

  • 17:55 (20:15 Aia-Orion)

Zumaia-Donostia

  • 19:30 (19:45 Aia-Orion) eta 20:30 (20:45 Aia-Orion)

Urteberri egunean, urtarrilaren 1ean, tren bana izango da goizez noranzko bakoitzean.

Donostia-Bilbo

  • 10:50 (11:14 Aia-Orion)

Bilbo-Donostia

  • 10:52 (13:15 Aia-Orion)

Arratsaldez, normaltasunez ariko dira trenak. Donostiarako lehen trena 17:30ean abiatuko da Zumaiako estaziotik (17:45 Aia-Orion), eta Bilborakoa 16:50an Donostiatik (17:14 Aia-Orion)

Gogoratu Zumaia eta Deba arteko tren zerbitzua busez egiten ari direla, bi herri horien arteko tuneletan egiten ari diren lanak direla medio.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!