Olatuak Zarauzko arraunlari bat bota du kanpoko barran

Intza Unanue 2020ko abe. 28a, 11:56
Argazkia: Intza Unanue

Pertsona bat barraren goiko partetik beheko partera bota du olatu batek, lekuko batek KARKARAri esan dionez. Zarauzko sei arraunlari ari ziren korrika han, eta haietako bat bota du olatuak.

Itsasoa zakar dabil, olatuak kanpoko barra pasatzen ari dira goiz partean, eta horietako batek pertsona bat kanpoko barrako goiko partetik behera bota du. 112 larrialdi zerbitzura deitu duen herritarrak KARKARAri kontatu dionez, sei arraunlari korrika saioa egiten ari ziren barran, eta une hartan ez zebilen olatu handirik. Ordea, halako batean olatu bat atera da, eta arraunlarietako bat bota egin du beheko partera. Han min hartuta gelditu da, buruan kolpe handiarekin.

Anbulantzia, udaltzainak eta ertzainak bertaratu dira, eta anbulantzian dago min hartutako kirolaria. Herritarraren arabera, Zarautz Arraun Elkarteko arraunlaria da min hartu duena, baita beste bostak ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!