Urteberri egunean ez da izango hondakinak biltzeko zerbitzurik

Karkara 2020ko abe. 29a, 14:17

Urtarrilaren 2an itzuliko da berriz ere ohiko zerbitzua ordutegi eta maiztasun berarekin.

Urola Kostako Udal Elkarteak adierazi duenez, urteberri egunean ez da izango bilketa zerbitzurik, ez kaleko edukiontzi guneetan ez eta merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan ere.

Urtarrilaren 2an, larunbatean itzuliko da betiko zerbitzua ohiko ordutegi eta maiztasunarekin.

Abenduaren 25eko kexak

Horrez gain, UKUEk adierazi du, abenduaren 25ean bilketarik egin ez izanak sortutako kexen arira, jai egunetako zerbitzuaren ohiko etena izan dela. Hala ere, Orioren kasuan, Danbolin Musika Eskola inguruko Iturbide kaleko edukiontzien gunea indartu egin dutela azpimarratu du, lurgaineko edukiontzi gehiago jarrita. Horrela, datozen egunetan erabilgarri izango dira lurpeko nahiz lurgaineko edukiontziak.

Bide batez, Udal Elkarteak herritarrei gogorarazi due hondakin frakzio bakoitza dagokion edukiontzian uzteko betebeharra, "erantzukizunez jokatu eta edukiontzi-guneak errespetatuz".