Orio gainean arretaz gidatzeko eskatu dute

Maria Maya Manterola 2021ko urt. 5a, 11:05

Eusko Jaurlaritzak alerta horia ezarri du elurragatik, eta elur-kota 200-400 metro artean egongo da gaur. Meagan ere arretaz gidatzeko eskatu dute.

Alerta horia aktibatuta dago gauerditik 12:00ak bitarte, elurragatik. Tenperatura baxuak espero dira, eta zenbait lekutan termometroak zerotik jaistea ere posible da, eguraldi iragarpenaren arabera. Goizean prezipitazio txiki eta ertainak bota ditzake; arratsaldetik aurrera espero da atertzea. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak emandako datuen arabera, Urola Kostako errepideetan arazoak daude. Elosua, esaterako, itxita dago uneotan. 

Arretaz gidatzea gomendatu dute, bestetik, Urrakin eta Mandubian –elurra ari du uneotan–, eta Azkaraten, Meagan, Itziarren zein Orioko gainean (Zudugarai). 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!