%9,2 da Orioko langabezia tasa eta %6,2 Aiakoa

Andoni Elduaien - Aiora LarraƱaga 2021ko urt. 15a, 10:12
Eusko Gudari kalea gaur goizean.

Aiako eta Orioko langabeen erdia baino gehiago emakumeak dira. Langabezia tasa %9,8an kokatu zen urtearen amaieran Urola Kostan.

Abendua amaieran langabezia %9,8an kokatu da Urola Kosta eskualdean, eta herriz herrikako datuei erreparatzen badiegu Orioko eta Aiako langabezia tasak %9,2 eta %6,2 dira, hurrenez hurren. Hala, bi herrietako langabezia tasak Gipuzkoakoaren (%9,6) eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batez bestekoaren (%12,1) azpitik daude.

Pertsona kopuruari erreparatuz gero, berriz, abenduaren amaieran 65 langabe zeuden Aian, eta 290 Orion; bi herrietan, emakume langabe gehiago daude: 165 Orion eta 39 Aian. Langabeziaren datuak sektoreka nolakoak diren ere zehaztu du Lanbidek, eta zerbitzuen sektorea da bi herrietan langabe kopuru gehien dituen eremua.

Eskualde mailan, bestalde, 3.275 lagun zeuden lanik gabe Urola Kostan; langabe horietatik guztietatik 1.467 gizonezkoak ziren, eta 1.808 emakumezkoak. %13,2ko tasarekin, Aizarnazabal da eskualdeko tasatik gora dagoen Urola Kostako herri bakarra. Haren ostean tasa handiena duten Urola Kostako herriak dira Zestoa (%9,3) eta Orio (%9,2).

Herriz herriko tasak

  • Aia %6,2 (%6,1 azaroan)
  • Aizarnazabal %13,2 (azaroko berdina)
  • Azkoitia %9,1 (%9,6)
  • Azpeitia %8,8 (%9)
  • Beizama %8,5 (azaroko berdina)
  • Errezil %5,7 (azaroko berdina)
  • Getaria %6,7 (%6,8)
  • Orio %9,2 (%9 azaroan)
  • Zarautz %8,4 (%8,6 azaroan)
  • Zestoa %9,3 (%8,6 azaroan)
  • Zumaia %9 (%8,6 azaroan)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!