Ostiralean Txankako bidea erabili beharko da herrira sartzeko

Karkara 2021ko ots. 11a, 18:00

Udalak lanak egingo ditu Endaia plazako zoladuran, eta horregatik itxiko dute sarrera hori. Herritik ateratzeko, berriz, betiko irteera erabiltzeko aukera izango da.

Bihar, otsailak 12 ostirala, udalak konponketa lanak egingo ditu Endaia plazako zebra-bidearen inguruan, eta horregatik, gune hori itxita egongo da autoentzat. Herrira autoz sartzeko, Txankako bidea erabili beharko da nahitaez 08:00etatik 18:00etara bitartean.

Udalak adierazi duenez, herritik ateratzeko betiko bidea irekita egongo da.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!