'COVID-19. Urtebete gurean' saio berezia, gaur KARKARAn ikusgai

Karkara 2021ko mar. 14a, 11:07

Asteburu honetan beteko da urtebete Espainiako Gobernuak, COVID-19aren oldarraldiari aurre egin nahian, estatu osoan alarma egoera ezarri eta herritarren konfinamendua agindu zuenetik. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) saio berezi bat prestatu du, pandemiak ordutik hona gure eskualdean izan duen ibilbidearen errepasoa egiteko asmoarekin.

COVID-19. Urtebete gurean izenburuarekin, saio berezi hori gaur estreinatuko da, eta Erlo Telebistan zein UKTren webguneetan ikusi ahal izango da –tartean, KARKARAn–, 22:00etatik aurrera.