Bainatzeko uren kalitateari buruzko iritzia emateko aukera dute herritarrek

Karkara 2021ko mar. 18a, 09:00

Orioko Udalak azaldu duenez, Europako Batzordeak herritarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu, Internet bidez bete beharreko galdetegiaren bidez. Apirilaren 1a izango da ekarpenak egiteko azken eguna.

Orioko Udalak argitara emandako oharraren arabera, Europako Batzordeak bainatzeko uren inguruko legedi europarra berraztertzeko prozesua jarri du martxan eta, horren barruan, herritarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu, ingelesez dagoen galdetegi baten bidez.

Hemen klik eginda eskuratu daiteke galdetegia. Interneteko toki berean, Europako Batzordeak gaiari buruz egin duen lanketaren berri jaso daiteke eta, interesa dutenek beren ekarpen eta iritziak aurkeztu ditzakete, apirilaren 1a baino lehen, «Give Feedback» botoiari sakatuta.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak galdetegiaren berri zabaltzea eskatu die EAEko kostaldeko udalei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!