Udaberriko lehen egunean, neguko hotza

Onintza Lete Arrieta 2021ko mar. 20a, 10:47

Iritsi da udaberria, gaur 10:30ak inguruan. Euririk ez da espero, baina negu giroko tenperaturekin esnatu da goiza. Euskalmeten arabera, 8 gradutik behera egongo dira gaur termometroak. Gainera, elur kota ere behe samarrean egongo da, 500-600 metroan.

Martxoak 20 ditu gaur, eta ofizialki sartu gara udaberrian, 10:30ak aldera. Euririk egin ez arren, negu giroko tenperaturak mantenduta aldatu gara urtaroz. Izan ere, gaur termometroak ez dira 8 gradutik pasako, eta elur kota 500-600 metro artean egongo da.

Dena ez da negu giro, ordea: udaberri zantzuak aurreko asteetatik ikus daitezke; zuhaitzak loretan, San Jose loreak errepide bazterretan...

Informazio zehatza, Eguraldiaren atalean

Bihar eta etzi tenperaturek gora egingo dute zertxobait, baina informazio zehatzagoa nahi izatera, bai eguraldiaz, bai itsasbeherez eta itsasgorez, sartu Karkara.eus atari honetako Eguraldiaren atalean. Hondartza ikusteko webkamerako zuzeneko irudiak ere bertan aurkituko dituzu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!