Aste Santurako saskibaloi saio irekiak antolatu ditu ZAST elkarteak

Mireia Galarza Bastida 2021ko mar. 21a, 10:00

Martxoaren 30ean, eta apiliaren 4an eta 8an izango dira saioak, Orioko Karela kiroldegian, eta aurrez izena eman beharko da.

Aste Santuan saskibaloiko saio irekiak antolatu ditu Zarauzko Saskibaloi Taldeak Orion. Hain zuzen, martxoaren 30ean, eta apiliaren 4an eta 8an izango dira saioak, Orioko Karela kiroldegian.

2009an eta 2010ean jaiotakoak -LH5. eta LH6. mailan dabiltzatenak- 9:30ean hasi eta 11:00etan amaituko dituzte saioak. Aldiz, 2011an eta 2012an jaiotakoak -LH3. eta LH4. mailan dabiltzanetan- 11:15ean hasiko dituzte saioak, eta 12:45ean amaitu. 

Dohainik izango dira saioak, baina aurrez izena eman beharko da hemen. Gainera 6ko taldeak izango dira gehienez, musukoarekin jolastuko dute eta bakoitzak bere botila eraman beharko du. Informazio gehiago nahi duenak 688-63 82 11 telefonora (Aitor) deitu beharko du. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!