Txirrindulariaren eta autoaren arteko atzoko istripuaren lekuko bila dabil Ertzaintza

Karkara 2021ko mar. 22a, 13:16
Txirrindulari bat Zudugarai gainera iristen, artxiboko irudian.

Ertzaintzak ohar batean azaldu berri duenez, herritarren kolaborazio bila dabiltza, atzo, igandean, Zudugarai gainean izandako istripuko gertakizunak argitzeko. Zehaztu dutenez, istripua hamabiak eta hogei aldera gertatu zen, Ford Fiesta autoa errepidetik atera eta txirrindularia jo zuenean. Horren ondorioz, txirrindularia larri zaurituta eraman zuten erietxera. Gerora jakin denez, autoaren gidariak positibo eman du alkoholemia proban.

Istripuaren gaineko lekukotzaren bat eman nahi duten herritarrek, telefono honetara deitu behar dute: 943539125.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!