Zozketa: Latxa arkume erdia zozkatuko du Karkarak bazkideen artean

Karkara 2021ko mar. 23a, 11:30

Bazkideek osteguneko eguerdia bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko dira.

KarkarakLatxa arkume erdia zozkatuko du, eta bazkideek osteguneko 12:00ak bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Parte hartu nahi duten Karkarako bazkideek karkara@karkara.eus helbidera idatzi beharko dute mezua, Ardi Latxa izenburuarekin. Mezuan bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira.

Irabazleak ostiralean jakinaraziko dira, eta horiek etxean jasoko dute saria. Izan ere, Latxa Arkumeak (www.latxarkumea.com) etxerainoko zerbitzua ezarri du orain, bezeroei erosketa errazteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!