Igande goizaldean ordu aldaketa izango da

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mar. 24a, 17:00

Eguzkia beranduago ezkutatuko da iluntzeetan datorren igandetik aurrera, martxoaren 28ko goizaldeko 02:00etan 03:00ak izango baitira.

Datorren asteburuan sartuko da indarrean udako ordutegia. Alegia, igandeko (martxoaren 28a) goizaldeko 02:00etan 03:00ak izango dira, beraz, beranduago helduko dira aurrerantzean bai egunsentia, baita ilunabarra ere.

Urtean bitan aldatzen da ordua 2001az geroztik, "eguzkiaren argia gehiago baliatzeko" teknika gisa; horren ondorioz, argindarra %5 aurreztea ere lortzen da. Dena den, hainbat zientzialari agertu dira ordu aldaketekin amaitzearen alde, "osasunarentzako kaltegarria" izan daitekeela baieztatuta, besteak beste.

Eztabaidaren ondorioz, 2019an ordu aldaketa kentzea erabaki zuen Europako Batasunak, baina ez zen erabaki hori gauzatzerik izan. Une hartan 2021era atzeratu zuten erabakia, baina ez dute agertu agintariek, oraingoz, adostasunik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!