Gaur emango dute GUKA magazinaren bigarren atala

Karkara 2021ko api. 9a, 14:57

GUKA magazinaren bigarren atala ikusgai izango da gaur, ostirala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean, baita Karkara.eus-en ere.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKTk GUKA magazina, eta gaur ikusi ahal izango da bigarren atala. Atal horren aurrerapen bideoa da honako hau.

Lehen atala ikusterik izan ez zutenek horretarako aukera dute atari honetan bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!