Asteburuan hitzordua izango dute Eragin klubeko jokalariek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko api. 17a, 11:14
Argazkia: Orio Eragin

Jubenilek etxean jokatuko dute partida, bihar, 11:00etan hasita. Kadete mailako Sinergia Orio taldeak, berriz, gaur goizean Oñatin izango du hitzordua eta Gipuzkoako Lehentasunezko Euskal Ligako lehen postua lortzea izango du helburu.

Orio Eragin klubeko jokalariak denboraldian murgilduta daude eta asteburuan ere partidak jokatuko dituzte. Alde batetik, gaur goizean, kadete mailako Sinergia Orio taldeak Aloña Mendi izango du aurkari Oñatin, eta Gipuzkoako Lehentasunezko Euskal Ligako lehen postua lortzeko norgehiagoka jokatuko dute bi taldeek.

Bestetik, kadete mailako bigarren taldeak, Neolith Oriok Ereintza izango du aurkari, gaur, 16:00etan hasita Beraunen.

Jubenil mailako Andu Proiektuak taldeak, berriz, bihar etxean jokatuko du norgehiagoka Ehariadearen aurka, Karela kiroldegian, 11:00etan hasita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!