351 kasu berri zenbatu dituzte Gipuzkoan, azken orduetan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2021ko api. 17a, 13:41

Azken datuen arabera, Hego Euskal Herrian 987 koronabirus kasu atzeman zituzten eta Gipuzkoa izan zen kasu gehien izan zituen lurraldea.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroko Gobernuko Osasunbideak gaur eguerdian jakinarazi dute atzo COVID-19ak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan izandako bilakaera. Zehaztu dutenez, guztira, 12.345 froga diagnostiko egin zituzten lau lurraldeetan, eta haietatik 897 positiboak izan ziren. Lurraldeka Gipuzkoa izan zen positibo gehien zenbatu zituena, 351, hain zuzen ere, baina gertutik jarraitu zion Bizkaiak 350 kasurekin. Bestalde, Nafarroan 152 kasu berri zenbatu zituzten eta 117 Araban.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 97 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erietxeetan, eta, gaur-gaurkoz koronabirusa duten 141 pertsona daude ZIUn. Nafarroan, berriz, 200 lagun daude ospitaleratuta COVID-19a dela eta, eta horietatik 40 ZIUn daude.

Erlazionatuak

Pandemiaren egoerak nabarmen egin du okerrera Aian eta Orion azken astean

Onintza Lete Arrieta - Aiora Larrañaga Solaberrieta 2021 api 16 Aia Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!