Zozketa

EHZ jaialdirako sarrera zozkatuko du Karkarak bazkideen artean

Karkara 2021ko eka. 14a, 12:38

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Uztailaren 2tik 4ra egingo da aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala, eta jaialdirako sarrera bat zozkatuko du Karkarak bere bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute horretarako aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko ditu Karkarak.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute. (Bazkide zenbakia eremuan, jarri "xxx". Irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Karkarak).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!