Ekainaren 26tik aurrera ez da maskararik erabili beharko aire zabalean

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 18a, 12:30

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak aurreratu du berria. Ministro Kontseilu berezian onartuko dute neurria, datorren ostegunean.

Ekainaren 26tik aurrera, hurrengo asteko larunbatetik, ez da derrigorrezkoa izango aire zabalean maskara erabiltzea. Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak aurreratu du neurria, eta iragarri du datorren ostegunean, ekainak 24, Ministro Kontseiluaren ezohiko batzarrean onartuko duela Espainiako Gobernuak.

2020ko maiatzean eman zuen agindua Espainiako Gobernuak, maskarak toki publiko itxietan eta kalean bi metroko distantziarik gorde ezin zenean derrigor erabiltzeko, COVID-19aren hedapenari aurre egiteko neurri gisara. Uztailean, kanpoaldean maskara derrigor erabiltzeko agindu hori zorroztu egin zuen Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako; harrezkero, kalean ere derrigorra izan da uneoro maskara jantzita ibiltzea.

Toki publiko itxietan maskarak derrigor erabili beharko dira oraindik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!