Irudietan: Pilota Eskolako III. Txapelketa jokatu dute herriko umeek

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 21a, 16:53

Benjaminek eta alebinek parte hartu dute Orioko pilota eskolak antolatutako txapelketan.

Larunbatean bukatu zen Orioko Pilota Eskolako Txapelketaren hirugarren edizioa. Antolatzaileek azaldu dutenez, lau larunbatetan egin dute lehiaketa. Aurreneko bietan buruz buru lehiatu ziren herriko gaztetxoak, eta azkenengo bietan binaka. Partida gehienak publikorik gabe jokatu behar izan dituzte, izurriak hala behartuta, baina azken egunean ikusleek ere izan zuten txapelketaz gozatzeko aukera.

Hauek dira finalisten izen-abizenak:

. Benjaminak lehen urtea, banaka
Azpitxapelduna: Ekai Larrañaga
Txapelduna: Eñaut Letrxundi

. Benjaminak lehen urtea, binaka
Azpitxapeldunak: Jare Miner-Oier Goikoetxea
Txapeldunak: Asier Malaxetxebarria-Julen Sagastibeltza

. Benjaminak bigarren urtea, binaka
Azpitxapelduna: Amets Iruretagoiena
Txapelduna: Julen Sagastibeltza

. Alebinak bigarren urtea, banaka
Azpitxapelduna: Amets Erguin
Txapelduna: Ganix Miner

. Alebinak lehen urtea, binaka
Azpitxapeldunak: Amets Iruretagoiana-Oier Urrestilla
Txapelduna: Oier Goikoetxea-Julen Sagastibeltza

. Alebinak bigarren urtea, binaka
Azpitxapelduna: Ibai Amilibia-Inar Aizpuru
Txapelduna: Andoni Aranzegi-Amets Erguin

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!