Honako hauek dira uztaileko bi ikastaroak:

  • Facebook eta Instagram sare sozialetako iragarkiak (UZTAILAK 8 eta 12). Facebooken eta Instagramen iragarki-kanpaina bat sortzeko tailer praktikoa izango da.. Tailerrean iragarki kanpaina osoa diseinatuko da, xede-publikoaren segmentazioak, irudiak, bideoak eta iragarkiak osatzen dituzten testuak barne.
  • SEOaren hastapenak; webguneen posizionamendua bilatzaileetan (UZTAILAK 15 eta 19). Webguneek bilatzaileetan duten posizionamendua hobetzera bideratutako tailer praktikoa izango da. Adibide praktikoetatik abiatuta, bilatzaileek webguneetako informazioa jaso eta nola ordena jakin batean kokatzen dituzten aztertuko da; posizionamendua hobetzeko tresnak eta jardunbide egokiak erakustearekin batera.

Bestalde, urritik aurrera, 20 orduko bi ikastaro antolatuko ditu UKUEk: lehena, erakusleihoak apaintzeari buruzkoa eta bestea, sare sozialetan iragarri nahi diren produktuen argazkien ingurukoa.

Udako eta udazkeneko ikastaroen inguruko argibide gehiago jasotzeko edo izena emateko aukera Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko eta Enpresa Zerbitzuko sailean izango dute herritarrek, Eli Uzkudungatik galdetuta. Honako hauek dira sai horrekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia eta korreo elektronikoa:  943-89 08 08 eta enpresa@urolakosta.eus