Hondakinak gaika biltzeko eskatu die UKUEk herritarrei

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 30a, 15:44

UKUEk gogorarazi du txartela galdu edota hondatu zaienek Urola Kostako Udal Elkartean eskatu behar dutela berria, aurrez aurreko arreta zerbitzuan.

Eskualde osoan txartel bidez zabaldu behar dira organikoaren eta errefusaren edukiontziak aurrerantzean. Hala, Urola Kostako Udal Elkarteak nabarmendu du derrigorrezkoa dela hondakinak gaika biltzea eta frakzio bakoitza dagokion edukiontzian uztea. Gainera, azpimarratu du erabat debekatuta dagoela hondakin poltsak edukiontzien kanpoaldean uztea.

Etxebizitza bakoitzak bere txartela du, eta horrekin etxebizitzari dagokion bilketa puntuko organikoaren eta errefusaren edukiontziak soilik ireki daitezke. Hala, UKUEk gogorarazi du txartela galdu edota hondatu zaienek, Urola Kostako Udal Elkartean eskatu behar dutela berria, aurrez aurreko arreta zerbitzuan; astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara dago zabalik. Horrez gain, 943-89 08 08 telefono zenbakira deitu edo hondakinak@urolakosta.eus e-postara ere idatzi daiteke.

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!